1

Laguntza integrala ematen dugu

Bizkaiko nekazaritzako elikagaien enpresaburuen behar administratibo, tekniko eta ekonomiko guztiei erantzuten diegu.

2

Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu

Neurrira egindako zerbitzu tekniko eta ekonomikoak eskaintzen ditugu gure bazkide eta bezeroentzat, haien hazkundea eta arrakasta bermatuz.

3

Bikaintasunarekin konprometituta gaude

Egiten dugun ekintza bakoitzean bikaintasuna, etengabeko hobekuntza eta gizarte erantzukizuna lortzen ahalegintzen gara.

48.449

Azken urtean gure bezeroen galderei emandako orduak

42

Kooperatibara lotutako Entitate Juridikoak

37

Kooperatibaren bizi-urteak, administrazio-zerbitzuak, zerbitzu teknikoak eta ekonomikoak ematen Bizkaiko lehenengo sektoreari

8,5

Batez beste, entitate elkartu eta bezeroen asebetetze-inkestetan

zerbitzuak-abeltzaintza-lorra-bannerra-ardia-behia-pottoka
Apr de 2024
L
M
X
J
V
S
D
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Hitz onak besterik ez ditut! Denok ari gara helburu bera lortzeko lanean, eta Lorrak gure interesak zaintzen ditu.

Elkartekide izatearen onura zuzena eta berehalakoa da. Profesional izugarriak dira, nekazaritzan eta abeltzaintzan ibilbide luzea eta esperientzia dutenak.

Zalantza juridiko edo administratiboren bat dudanean egiten dudan lehenengo gauza Lorrara deitzea da. Beti egokitzen dira nire beharretara eta badakite irtenbide bat ematen.

Lorrako taldeak edozein arazoren aurrean ematen didan lasaitasuna eta konfiantza funtsezkoa da niretzat.

Lorratik gehien baloratzen dudana eskaintzen duen aholkularitza da, edozein egoeraren aurrean babestuta eta ondo informatuta sentitzen zarelako.

Elkartekide izatea informatuta egotea eta zure arazo eta kezka berberak dituzten beste pertsona batzuekin partekatzea da.

banner-contacto-lorra
Nola ekin dezaket sektorean? Nora jo dezaket informazioa jasotzeko?

Nekazaritzako eta Inguruneko Sailera, HAZI Fundaziora edo gurera, LORRA, jo dezakezu, Bizkaiko lehenengo sektorean ekiten duten pertsonen proiektuak monitorizatzen baititugu. Atsegin handiz erantzungo dizugu.

Nola izan naiteke LORRAko bazkide?

LORRAko bazkideek erakunde juridikoak izan behar dute, hala nola nekazaritzako elikagaien elkarteak edo kooperatibak. Bazkide egiteko, nekazaritzako, basozaintzako edo abeltzaintzako 34 elkarteetako batera edo elkartutako nekazaritzako elikagaien 8 kooperatibetako batera afiliatu beharra dago. LORRAren webgunean (www.lorra.eus) aurkituko duzu informazio gehiago.
Halere, nekazaritzako edozein ustiategik erabil ditzake kooperatibaren zerbitzuak ohiko bezero gisa, aipaturiko erakundeetako batean ere ez afiliatuta ez badago ere.

Nola jaso dezaket aldizkaria edo LORRAtik zabaltzen den edozein informazio?

Oso erraza da, bidali posta hurrengo helbidera: lorra@lorra.eus Postan, eskatu gure aldizkaria edo guk egiten ditugun Mailchimp buletinak jasotzea eta, ezer ordaindu gabe, gure banaketa-zerrendan sartuko zaitugu. Jakina, dohain da!

Non zabaldu dezaket nekazaritzako peoi gisa lan egin nahi dudala ustiategi batean?

Bidali posta elektronikoa lorra@lorra.eus kontakturako datuekin eta/edo curriculumarekin, eta guk argitaratuko ditugu kooperatibaren iragarkien taulan. Hala, elkartutako ustiapenek hura ikusteko aukera izango dute eta, zure profila interesgarria iruditzen bazaie, zurekin jarri ahal izango dira harremanetan.

Non kontsultatu alokairuan edo salmentan dauden baserriak eta/edo abeltzaintza-ustiategiak?

Bilaketa hori zure eskualdean espezializatutako higiezinen agentzien bidez egin dezakezu. Halere, 944 555 063 telefonora deitu edo lorra@lorra.eushelbidera idatzi, eta atsegin handiz emango dizkizugu kooperatibako iragarkien oholeko baserrien, ustiapenen, nekazaritza eta abeltzaintzako materialen eta lursailen eskaintza eskuragarrien berri.