es eu

2020ko TXOTXA BIZKAIAN

Ez da ezer geratzen. Laster dastatuko dugu aurtengo sagardoa. Datorren urtarrilaren 23an ospatuko da Bizkaiko txotx eguna, bertako sagarrekin egindako sagardoa hain zuzen ere. Edari berria Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egingo den ekitaldian probatzeko aukera izango da.

Baina ez dago txotxik enbaxadorerik gabe. Aurten, gainera, bi izango ditugu. Eliteko bi kirolarik eramango dute Bizkaiko sagardoaren izena euskal mugetatik  kanpo; bata, paralinpiar txapeldun beteranoa da, Javier Conde; bestea, Mikel García, baita atleta ere eta iaz Brisbanen (Australian) egindako Inas Global Games proban urrezko hiru domina lortu zituen. Konde Mikelen entrenatzailea da Saiatu atletismo klubean. Beraiengan izango da aurten Euskadin zein munduan Bizkaiko sagardoaren ezaugarriak eta ontasunak zabaltzeko ardura. Aurreko urteetan Onintza Enbeita bertsolaria; Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria; Aitzol Atutxa aizkolaria, Alex Txikon mendizalea, Andoni Aizpuru kazetaria edota Aitor Elizegi sukaldaria izan dira Bizkaiko sagardogileen enbaxadoreak.

Gonbidatuta zaudete datorren astean, urtarrilak 23, osteguna, Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan dagoen Uxarte Sagardotegira hurbiltzera. Goizeko 11:30etan elkartuko gara aurtengo Bizkaiko txotxa ospatzeko.

TXOTX!!!!!!!

Informazio gehiago: Sandra Atutxa 649528889

Invitacion SIDRA Gonbidapena