es eu

AGROSMARTcoop europar proiektuan parte hartu dugu

LORRA

LORRAk eta Garaiak AGROSMARTcoop europar proiektuan parte hartu dute, xede duenak Europako hego-mendebaldean gune bat sortzea nekazaritzako elikagaien kooperatiben hazkuntza ekonomiko adimenduna, lehiakortasuna eta integrazioa bultzatzeko.

Proiektuak Espainia, Frantzia eta Portugaleko 6 eskualde (Galizia, Gaztela-Mantxa, Euskadi, Extremadura, Akitania Berria Frantzian eta Portugaleko iparraldea) eta jarduerako bost sektore (esnea, haragia, baratzeko frutazaintza, olioa eta mahastizaintza eta ardogintza) bildu ditu.

Proiektuan parte hartzea oso positiboa izan da guretzat, kooperazioaren bitartez itunak, proiektuak eta laguntzeko baliabideak planteatu direlako, guztion mesederako.

Proiektuak bi xede ditu: batetik, hazkuntza eta balio erantsia optimizatzeko ekoberrikuntza sustatzea, eta, bestetik, kooperatiben nekazaritzako elikagaien merkaturatze adimenduna babestea eta haien kalitatea balioan jartzea.

AGROSMARTcoop proiektutik plan estrategiko bat sortu da, parte hartu duten eskualdeetako kooperatibei aplikagarria, berrikuntzaren eta komertzializazioaren arloan planteatzen diren beharrei erantzuteko.

Proiektuaren emaitza gisa elkarlaneko plataforma birtual bat abiarazi da. Plataforma horretan baliabide eta tresna baliagarriak topa ditzakegu, hala nola geolokalizazioko mapak, produktu berritzaileen katalogoa, jardunbide onen gida edo marketin adimendunean aholkularitza teknikoa.

Haren garapenean prestakuntzak, dibulgazioak eta kooperatiben arteko partaidetzaren sustapenak garrantzia handia izan dute, eta sinergia eta aliantza estrategiko garrantzitsuak lortu dira.

Topaketaren emaitza eta parte-hartzaileen interesa ikusita, ekimen berri bat sortu da, “AGROSMARTglobal” izenekoa, nekazaritzako elikagaien nazioartekotze digitala eta komertzializazioa xede dituena.