es eu

Arraza Anitzeko Ganaduen IX. Enkantea

Arraza Anitzeko Ganaduen IX. Enkantea

Data: 2020ko Apirilaren 17, 18 eta 19an

Lekua: ON LINE   www.testajeaia.com

Antolatzailea: EHAHE

Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Iragarki kartela

Katalogoa

Deskribapena: Gipuzkoako AIA Testaketa Zentrotik datozen Limusina, Blonda, Pirenaikoa eta Txaroles hazitarako arrazen IX. Enkantea eta lehena ON LINE modura, Apirilaren 17, 18 eta 19an.

Gure helburua, nazio-erreferentziako arraza anitzeko zentroa izatea da eta idiskoak enkantean jartzeko, aipaturiko zentroan salmenta-puntu bat sortzea. Hobetze Genetikako Programan barneratuta dauden arraza desberdinetako ustiategietatik aukeratuak izaten dira, genetika eta osasun arloetan kalitate handiko hazitarako hornitzaileak horrez gain, bakarkako testaketa gainditu dutenak eta estaltze naturalaren bidez arrazaren zabaltzaileak izan daitezen. Egindako 8 enkanterekiko esperientziaren ondoren.

Lan egokiak burutu ahal izateko, giza baliabide eta teknikoekin kontatzen dugu eraikitako instalazioetan eta EHAHEn ordezkatuta dauden Federazioen gainbegiratzearen azpian;
EPIFE (Euskadiko Pirenaika Federazioa),
ELIFE (Euskadiko Limusin Federazioa),
EBAFE (Euskadiko Blonda Federazioa),
ETXAFE (Euskadiko Txaroles Federazioa) eta
ETEFE (Euskadiko Terreña Federazioa).
Euskadiko abeltzainen interes profesional eta ekonomikoak zaintzen saiatzen dira.

COVID-19aren alarma egoerak pertsonen mugimendua murrizten duenez, ON-LINE eran ekingo zaio.

Aurreko enkanteen antzeko arrakasta itxaronez, lehen ON LINE Enkante honetan parte har dezazun animatzen zaitut (www.testajeaia.com), har ezazu agur bero bat.