es eu

ARRAZA ANITZEKO GANADUEN VI. ENKANTEA

Arraza Anitzeko Ganaduen VI. Enkantea

Data: 2019ko Apirilak 14

Lekua: AIAko Testaje Zentroan

Antolatzailea: EHAHE

Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

Iragarki kartela

Katalogoa

Deskribapena: Datorren igandean, Apirilaren 14an, 10:30etik aurrera, Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa) VI. Idiskoen Enkantea izango dela. Pirenaika, Limusina, Txarolesa eta Blonda arrazetako haragitarakoak eta ugalketarako gazteen (RJ + RP) Limusin eta Blonda arrazakoak.

Helburua, nazio-erreferentziako arraza anitzeko zentroa izatea da eta idiskoak enkantean jartzeko, aipaturiko zentroan salmenta-puntu bat sortzea. Hobetze Genetikako Programan barneratuta dauden arraza desberdinetako ustiategietatik aukeratuak izanten dira, genetika eta osasun arloetan kalitate handiko hazitarako hornitzaileak horrez gain, bakarkako testaketa gainditu dutenak eta estaltze naturalaren bidez arrazaren zabaltzaileak izan daitezen. . Egindako 5 Enkanterekiko esperientzia urte baten ondoren, ibilera honen arrakasta egiazta dezakegu.

Proiektu hau burutu ahal izateko, giza baliabide eta teknikoekin kontatzen dugu eraikitako instalazio berrietan eta EHAHEn ordezkatuta dauden Federazioen gainbegiratzearen azpian;
EPIFE (Euskadiko Pirenaika Federazioa),
ELIFE (Euskadiko Limusin Federazioa),
EBAFE (Euskadiko Blonda Federazioa),
ETXAFE (Euskadiko Txaroles Federazioa) eta
ETEFE (Euskadiko Terreña Federazioa).
Euskadiko abeltzainen interes profesional eta ekonomikoak zaintzen saiatzen dira.

Aipatutako egunean, apirilaren 14an, haragitarako behi-aziendei inguruan guztion artean eta erakundeen laguntzarekin (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) VI. Enkante honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure azienden amaierako produktuak hobetzeko asmoarekin, ugalketakoari zein haragitarakoari dagokionez.

https://testajeaia.com webgunean animaliak ikus ditzakezu, eta erosteko laguntza ekonomikoak egongo dira.

¡Hurbil zaitez egun honetaz gozatzera eta egin zaitez batekin zure produkzioa hobetzeko!!!

NOLA IRITSI

 ZARAUTZeko irteera (A8)
 N-634 errepidea ORIO-AIA norabidean
 2 km-ra desbideratu eskuinera.
 GI-2631, AIA norabidean
 2 km-ra ezkerretara. Kartela
GPSa: 43°15’32.3″N 2°08’57.2″W