es eu

ARRAZA ANITZEKO GANADUEN X. ENKANTEA

Arraza Anitzeko Ganaduen X. Enkantea

Data: 2020ko Uztailak 19

Lekua: AIAko Testaje Zentroan

Antolatzailea: EHAHE

Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

Iragarki kartela

Katalogoa

Deskribapena: Datorren igandean, Uztailaren 19an,  Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa) X. Idiskoen Enkantea izango dela. Limusina, Txarolesa eta Blonda arrazetako haragitarakoak eta ugalketarako gazteen (RJ + RP) Limusin arrazakoak.

Helburua, nazio-erreferentziako arraza anitzeko zentroa izatea da eta idiskoak enkantean jartzeko, aipaturiko zentroan salmenta-puntu bat sortzea. Hobetze Genetikako Programan barneratuta dauden arraza desberdinetako ustiategietatik aukeratuak izaten dira, genetika eta osasun arloetan kalitate handiko hazitarako hornitzaileak horrez gain, bakarkako testaketa gainditu dutenak eta estaltze naturalaren bidez arrazaren zabaltzaileak izan daitezen.

Proiektu hau burutu ahal izateko, giza baliabide eta teknikoekin kontatzen dugu eraikitako instalazio berrietan eta EHAHEn ordezkatuta dauden Federazioen gainbegiratzearen azpian;
EPIFE (Euskadiko Pirenaika Federazioa),
ELIFE (Euskadiko Limusin Federazioa),
EBAFE (Euskadiko Blonda Federazioa),
ETXAFE (Euskadiko Txaroles Federazioa) eta
ETEFE (Euskadiko Terreña Federazioa).
Euskadiko abeltzainen interes profesional eta ekonomikoak zaintzen saiatzen dira.

COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu eta fidantza (50 €) beharko da. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zainduko dira.

 Ezarritako arauak hauek dira:

  • Aurre Akreditazioa 682 340 679: Gehienez 2 pertsona akreditazio bakoitzeko, enkante-interesa duen pertsona eta laguntzailea. Ibilgailuaren matrikula eskatuko da.
  • Fidantza (50€): Esparruaren sarreran kobratuko da.
  • Animalien Bisita: Enkante-egunean animaliak bisitatzeko 2 txanda ezarriko dira: 10:30 eta 11:15. Bisita egin nahi baduzu, akreditazioan adierazi beharko duzu.
  • Maskara eskatzen da.
  • Antolatzaileak ezarritako arauak denbora guztian betetzea.

Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).

Aipatutako egunean, uztailaren 19an, haragitarako behi-aziendei inguruan guztion artean eta erakundeen laguntzarekin (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) X. Enkante honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure azienden amaierako produktuak hobetzeko asmoarekin, ugalketakoari zein haragitarakoari dagokionez.

https://testajeaia.com webgunean animaliak ikus ditzakezu, eta erosteko laguntza ekonomikoak egongo dira.

¡Hurbil zaitez eta egin zaitez batekin zure produkzioa hobetzeko!!!

NOLA IRITSI

 ZARAUTZeko irteera (A8)
 N-634 errepidea ORIO-AIA norabidean
 2 km-ra desbideratu eskuinera.
 GI-2631, AIA norabidean
 2 km-ra ezkerretara. Kartela
GPSa: 43°15’32.3″N 2°08’57.2″W