es eu

ARRAZA ANITZEKO GANADUEN XI. ENKANEA – ONLINE

Arraza Anitzeko Ganaduen XI. Enkantea – ONLINE

2020_11_15-Cartel-Anunciador-AIA-euskera

Data: 2020ko Azaroaren 13, 14 eta 15ean

Lekua: ONLINE  www.testajeaia.com

Antolatzailea: EHAHE

SustatzaileakGipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Iragarki kartela

Katalogoa

Deskribapena

Mingain urdinak sortutako arazoa dela kausa –zeinagatik urriaren 25erako antolaturiko aurrez aurreko enkantea bertan behera utzi behar izan genuen– eta COVID-19ak eragindako egungo egoeraren ondorioz, Gipuzkoako AIA Testaje Zentroko hazitarako zekorren ENKANTEA ONLINE egingo da, Azaroaren 13, 14 eta 15ean.

Aiako (Gipuzkoa) Testaje Zentroan probak gainditu dituzten Pirenaikoa, Limusin eta Txaroles arrazetako hazitarako abelburuen XI. ENKANTEA modu birtualean egingo da, ezin baita aurrez aurre egin zentro horretako instalazioetan, covid-19aren krisia dela eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak –instalazio haien jabea–, EHAHE (Euskadiko Haragi Abelgorriaren Federakuntzen Elkartea) –zentro haren kudeatzailea–, Lorra Sdad. Koop. kooperatibak –elkarte horri aholku ematen dion erakundea– eta Eusko Jaurlaritzak, elkarrekin ados jarrita, bertan dauden abereei irteera komertziala (online enkantea) ematea erabaki dute, abereen jabe diren abeltzainen eta abere horiek erosi nahi dituzten abeltzainen onerako.

Abere horiek www.testajeaia.com web-orrian agertzen den katalogoan aurkezten dira, datu hauek adierazita: ezaugarri morfologikoak, adierazle genetikoak eta beste adierazle tekniko batzuk, baita abereak duen irteera-prezioa ere. Abere horiek arraza desberdinetako teknikariek kalifikatu eta onartu dituzte, ondoren sal daitezen.

Online enkantea azaroaren 13ko –ostirala– 17:00etan hasi eta15eko –igandea– 14:00etan amaituko da; parte hartu nahi duten abeltzainek aldez aurretik akreditatu beharko dira.

Limusin eta Blonda arrazetako lehen zentro ofiziala izan da Estatuan Aiako Testaje Zentroa, eta, halaber abeltzaintzako erreferentea da Estatuan ere.

2007. urteaz geroztik, zentro horretan Pirenaikoa eta Txaroles arrazetako abereak ere testatzen dira aurrekoak ez ezik, eta 9 enkante egin dira arrakastaz zentro horretako instalazioetan, eta eskaintza haietan Euskadiko eta ia autonomia-erkidego guztietako abeltzainek parte hartu dute.

Abere hauek jarriko dira enkantean: Txaroles arrazako abere 1, Pirenaikoa arrazako 6, eta Limusin arrazako 26.

Online enkante horretan parte hartzera animatzen zaituztegu, balio genetiko eta sanitario handiko abereak eskura ditzazuen.