es eu

BIZKAIKO FRISOI ARRAZAREN XVII. TXAPELKETA

Bizkaiko Frisoi arrazaren XVII. Txapelketa

Lehiaketaren Data: 2018ko abenduak 2

Lekua: Gordexola

Antolatzailea: BIFE

Sustatzaileak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.

Iragarki kartela

Katalogoa

Deskribapena: Datorren abenduaren 2an, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XVII. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin.

Frisoi arrazako 6 ustiategik euren partaidetza baieztatu dute 60 animaliarekin. Lehiaketa honetan epailearen azalpenekin goza izatea espero dugu, oraingo honetan Bonet Cid jauna izango dugu, CONAFEko epaile internazionala baita CONAFEko epaile batzordearen kidea.

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, erakusketa, baserriko gaien erakusketa eta salmenta, enkarterriko asto erakusketa, tokiko abere erakusketa, nekazaritzako makinariaren erakusketa, eskulangintza azoka, etabar…