es eu

BIZKAIKO NEKAZARITZAKO 2019KO USTIATEGI BIKAINAK

Laboral Kutxa – Lorra bosgarren Sariek Bizkaiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektoreko bikaintasun profesionala nabarmendu dute berriro aurten. Izan ere, bikaintasun hori ustiategi finalistetan ageri da argi eta garbi, nota onarekin gainditu baitituzte epaimahaiaren balorazio teknikoak, epaimahaikideek ustiategi bakoitzaren jarduera oro har aztertu ondoren. Era askotako jarduera eta negozioetan dihardute ustiategiek; batzuk tradizio luzekoak dira eta beste batzuk, berriak. Azken finean, istorio pertsonal eta profesionalak dira guztiak, gure baserrietan etengabe hobetzeko egiten ari den ahalegiaren erakusgarri.

 

ITZIAR ETXEBARRIA CHOUZA – “EKINAREN EKINEZ” Ataleko Saria

Itziar-Etxebarria

Frutagintzan tradizio eta ibilbide luzea duen familia-ustiategian dihardu Itziar, Gatikan. Orain dela 35 urte, Itziarrek aitarengandik, Jose Etxebarriarengandik, hartu zuen nekazaritza-ustiategia, eta fruta-saltokiak azoka guztietako erakargarri handienetako bat bilakatu zituen, lanbide horri ekin zionean.  Senarrarekin, Davidekin, 4 hektarea fruta-arbola baino gehiago kudeatzen ditu: sagarrondoak (% 85), zitrikoak, kiwiak, madariondoak eta intxaurrondoak, besteak beste.

Mintegi bat eta sagardoa egiteko aproposak diren sagarrondoekin egindako sagardo-upategia ere baditu. Eusko Labeldun 25.000 sagardo litro inguru ekoizten ditu eta ondoren azoketan saldu. Nekazaritzako txapelketean sari garrantzitsu ugari irabazi ditu. 2013. urtetik, beste hiru ekoizlerekin batera, Butroi upategia sortu zuen; 14 mahasti hektarea ustiatzen dituzte bertan.

 

JON KOLDO BIKANDI BILDOSOLA– Abeltzaintza Ataleko Lehen Saria

Bikandi

Iurretako Santa Marina auzoan dagoen haragitarako behi-aziendaren ustiategiaren titularra da Jon Koldo Bikandi. Familiaren baserrian ari da, osaba baino gehiago dibertsifikatzen. Ustiategiaren ardura hartu zuen eta Pirenaika arraza du batik bat xede.

Sektorean hogeita hamar urtez aritu ondoren, aintzatespen eta sari ugari lortu ditu, esaterako, 13 aldiz izendatu dute abeltzaintzako ustiategirik onena Gernikako azokan. Gaur egun, Pirenaika arrazako 80 abelburu inguru eta Terreña arrazako 15 abelburu ditu, zeinekin txapelketetan parte hartzen eta emaitzan onak lortzen hasi den.

 

“MARIBEL” ABELETXEA – Abeltzaintza Ataleko Accesita.

Manuel Tellería eta Maribel Herboso dira Karrantza Haraneko Aldeacueva auzoan dagoen esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategiaren titularrak. Bizkaiko Frisioi Elkarteko (BIFE) kontrolatzaile izan zen Manuel eta, aldi berean, Maribelekin abeletxea kudeatzeaz arduratzen da. 2000n instalazio berria eraikitzea erabaki zuten eta abeltzaintzan bakarrik jardutea.

Abeletxeak abereen ongizaterako ekipamendu modernoak eta jezteko Lely ekipamendu robotizatua (70 behiri ateratzen die esnea) dauzka.

Guztira, 77 behi heldu dituzte. Urteko esne-produkzioa 950.000 litrokoa da, kalitate bikainekoa eta, gaur egun, esne-ekoizpen osoaz Valle de Karrantza izeneko eraldaketarako nekazaritza-sozietatea hornitzen du.

 

SABIN ARAMBURU BARAIAZARRA – Abeltzaintza Ataleko Accesita

Sabin-Aramburu

Bokaziozko artzaina da Sabin Aranburu, eta Piedad Ingunzauna emaztearekin Latxa Mutur Beltza arrazako 350 ardi inguruko ustiategian –Muxikako Magunas auzoan dagoena– lan egiten du. Emaztea Idiazabal Jatorrizko Izendapena duen gazta egiteaz arduratzen da batik bat.

Beren ardiek 55.000 litro esne inguru ekoizten dituzte urtero, kalitate apartadunak. Artalde hori elitekotzat jotzen da Latxa Mutur Beltzaren hautaketa eta hobekuntza genetikoaren eskemaren barruan.

50 hektarea mendiko larre propio eta komunal kudeatzen ditu Bizkaian. Aurten, Euskadiko Abeltzaintza Ustiategien XIX. Lehiaketan, ardi-aziendaren eta bazka-ekoizpenaren ustiategirik onena izendatu dute.

 

BIZKAIGANE SC

3-BIZKAIGANE1

Esnetarako behien eta ardien ustiategia da. Errigotiko Bizkaigane auzoan dago. Hasierako titularrek, Javier Arriagak eta Jon Karla Barainkak, 80ko hamarkadaren hasieran ekin zioten jarduerari. Gaur egun, instalazioak berritzen eta modernizatzen ari dira, eta prozesu  horri ekiteko, abeltzain gazteen kooperatiba sortu dute, Txapel Koop izenekoa, Bizkaigane Sociedad Civil sozietateko langile ohiek eratu dutena, proiektu guztiari jarraipena emateko asmoz.

Esnea zuzenean merkaturatzen dute, eta esnea eraldatzeko prozesu guztia beraiek ere egiten dute. Ekoizpen-sistema ekologikoa da. Behi-gazta, ardi-gazta eta jogurtak egiten dituzte, besteak beste, eta esnekiak zuzenean saltzen dizkiete kontsumitzaileei, ikastetxeei, dendei… batez ere, Busturialdean eta Mungialdean (Uribe-Butroe).

 

IZASKUN MUÑOZ QUINTANA

5-IZASKUN1

Esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategi hori, Karrantza Haraneko Sangrices auzoan dagoena, Izaskun Muñozek gidatzen du. Lehenago, horren gurasoek, Emiliok eta María Ángelesek, jardun zuten abeltzaintzan 40 urtez.

1990ean pabilioi berria eraiki zuten, jarduera modernizatzeko eta abereen ongizatea hobetzeko. Gaur egun, esne bikaina ateratzen zaie genetika bikaineko 50 behiei, aurrerakoen hazkuntzarekin batera instalazioetan daudenei. Urteko produkzioa 500.000 litrokoa da eta horiek Bizkaia Esnea kooperatibari ematen dizkiote.

 

CB HMNOS. MEABE UGARTE – Nekazaritza Ataleko Lehen Saria

hnos-Meabe

Meabe anaiek baratze-ustiategia zuzentzen dute, berotegien bidez, Derion, hain zuzen, San Isidro auzoko Perubi-Bekoa baserrian. Ustiategiak 30 urtetik gorako ibilbide profesionala du. Aitarengandik jaso zuten, zeinek, 1981ean, 1700 m2 tunel hotz muntatu zituen, eta anaiek hori handitu egin dute, 15.000 m2-ko plastiko azpiko egungo 15.000 m2-ko azalera lortu arte: kapera anitz eta tunel hotz.

Laborea lehorrean da, eta tomatea, piperra, uraza, porrua, tipula, ilarra eta kuiatxoa ekoizten dituzte. Tomatea Eusko Label gisa merkaturatzen da, eta Euskal Herriko Ekoizpen Integratuaren ziurtagiria du. Tomatearentzako hiru laborantza ziklo egiten dituzte, eta laboreak txandakatzen.

Mercabilbaon merkaturatzen dituzte ortuariak, ekoizleen pabilioian.

 

BORJA LOPEZ PARDO – ARTZENTALES-EKO – Nekazaritza Ataleko Accesita.

Artzentales-EKO familia-enpresa 2012an sortu zen eta Borja Lópezek kudeatzen du. Enkarterrian dago, hain zuzen ere, Artzentales udalerriko Gorgolas auzoan.

Ustiategi horren helburu nagusia Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak ziurtatutako produktu ekologikoez hornitzea da, zuzenean saltzeak dakarren balio erantsiarekin. Lau hektarea lur kudeatzen dituzte. 250 produktu ezberdin eskaintzen dituzte batez ere, goi-mailako sukaldaritzak oso preziatutzat hartzen dituen produktuak, hala nola, malko ilarra, Zallako tipula morea, hainbat motatako tomatea, etab. Bilboko, Ezkerraldeko, Eskuinaldeko eta Enkarterriko familiei astero saskiak prestatzen hasi zen. Gaur egun, Bizkaiko lehen mailako jatetxeak hornitzen ditu.

 

ASIER MADARIAGA PORTURAS – Nekazaritza Ataleko Accesita.

KIWILUR

KIWILUR barazkiak eta frutak ekoizten dituen familia-enpresa da. Arratzun dago eta Asier Madariaga Porturas arduratzen da horretaz, Vitoriano eta Garbiñe gurasoekin batera. 30 urteko ibilbidea du ustiategiak, eta, esan bezala, barazkiak eta frutak hazten ditu.

7 hektarea kiwi dauzka, egitura modernoekin, eta 120 eta 130 tona artean ekoizten dituzte; bertoko plantazioetako bat Euskadiko zaharrena da, 40 urte baino gehiago baitu.

Bertoko botegien azalera 5000 m2-koa da, eta kanpoko nekazaritzako ortuak 3 hektarea dauzka, eta horretan piper txorizeroa, Gernikako piperra, Ibarrako pipermina, zerba, kalabazina, kalabaza eta porrua hazten ditu, besteak beste.

Eusko Label ziurtagiridun produktuak dira, ekoizpen integratua dute, bai barazkietan bai frutagintzan.

 

UXARTE SAGARDOTEGIA

6-UXARTE1

Fruta-ustiategia eta sagardo-upategia da. Horren titularra José Antonio Zamalloa Garamendi da. Zornotzan dago eta 5 hektarea fruta-arbola ditu, batez ere, sagarrondoak (bertoko edo atzerriko 20 barietate inguru). Sagar horiekin, mahaiko sagarrak ekoizten ditu eta Bizkaiko sagardoa egiten du, eta 2015. urteaz geroztik, 6000 litro zuku egiten ditu. 30.000 litro sagardo egiten ditu, eta guzti-guztiak bertoko eta tokiko sagarrak dira. Sagarraren Ekoizpen Integratuko ziurtagiria du 2014. urtetik.

Uxarte marka merkaturatzen du zuzenean, Horeca kanalaren bidez, eta banaketa handia du. Nekazaritzako jardueraren osagarri sagardotegi bat martxan du asteburuetan.

 

MAGALARTE-ZAMUDIO UPATEGIA

9-MAGALARTE1

Familia-upategia da eta Zamudioko Teknologi Parkearen ondoan dago. XIX. mendearen erdialdetik dute mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioa. Xabier Aretxabaleta eta Estibaliz Jauregi dira horren arduradunak, eta hurrengo belaunaldia dute atarian, Haizea eta Lander Aretxabaleta seme-alabak hasiko baitira upategian lan egiten.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako txakolina egiten dute. Upategiko mahasti-azalerak 8 hektarea dauzka, eta laborantza Ekoizpen Integratuan dago ziurtatua, 2011. urteaz geroztik. Upategiak azken aurrerapen teknologikoak ditu. Magalarte, Zamudio, Zabalondo eta Aretxabaleta marken txakolina egiten dute. Enoturismo bisitak ere hartzen dituzte upategian.