es eu

Zeregina

Gure helburu soziala, sozietatearen bizitzako urte hauetan mantendu den arren, egokitu egin da sozietateko bazkide berriak sartu ahala, eta, beraz, beharrizan berriei erantzun behar zaie, gero eta heterogeneoagoak, gure bazkide eta bezeroen aniztasuna dela eta.

2017aren amaieran egindako Gogoeta Estrategikoaren ondoren eta 2018ko Batzarrean baliozkotuta, LORRAko MISIOA, IKUSPEGI eta BALIOAK berriz definitu zen. 2019an. Estatutu gaurkotzearen ondoren MISIOA zuzentzen da.

Honen arabera; LORRA Koop-ko MISIOA “Bizkaiko nekazaritzako elikagaien enpresariei bultzatzea eta bere mugimendu asoziativoa egituratzea; halaber, gure bazkideen eta bezeroen behar izanak: Administratibo, Tekniko eta Ekonomikoak aurrez ikustea eta arduratzea” da.

LORRA Koop.-ek bi FUNTZIO ditu. Batetik, elkartekide diren erakunde juridikoentzako euskarri izan nahi du, euren jarduera hobeto gara dezaten, eta, bestetik, erakunde-kideen bazkideei eta Bizkaiko nekazaritzaprofesional guztiei zerbitzu teknikoak eta ekonomikoak eskaini nahi dizkie.

Era berean, Misio hori aurrera eraman ahal izateko, BALIOAK ezarri eta sailkatu ditugu, bikaintasun-printzipioen arabera: emaitzak, bezeroak, lidergoa eta helburuen iraunkortasuna, prozesukako kudeaketa, pertsonen garapena eta parte-hartzea, ikaskuntza, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, aliantzaren garapena eta erantzukizun soziala.

Hausnarketa estrategikoetan zehaztutako estrategien eta helburuen bitartez gauzatzen dugu gure MISIOA. Aldi berean, hausnarketa horietatik eratorritako Ekintza Planak Urteko Kudeaketa Planean sartzen ditugu, eta, beraz, eguneroko kudeaketan aplikatu.

Horrenbestez, gaur egun HELBURU hauek lantzen ari gara:

  • LORRAri segurtasuna ematea, etorkizuneko enpresa izan dadin.
  • Giza baliabideak eta baliabide materialak, administratiboak, teknikoak eta/edo informatikoak optimizatzea, ekintza-eremuetan prestakuntza aditua emanez.
  • Bizkaiko nekazaritza-enpresen sektorea egituratzea, gure elkartearen barruan sartuta.
  • Dugun teknologia eta informazioari balioa eta errentagarritasuna ematea.
  • Ikerketa- eta prestakuntza-erakundeen arteko harremanak koordinatzea, berrikuntza teknologikoak gure sektore-bazkidera transferituz.
  • Antolakuntzari koherentzia handiagoa ematea, nekazaritza-elikagaien sektoreko prozesuak normalizatuz eta bateratuz.
  • Ekintza-eremuetan sortutako eta tratatutako datuak barneratzea eta kontrolatzea.
  • Egoki deritzen eta bazkideei euren funtzioak modu eraginkorragoan egiten lagunduko dieten zerbitzu berriak eskaintzea.
  • Kalitate-sistemak ezartzea enpresen funtzionamenduan eta zerbitzuetan (EFQM) eta etengabean hobetzeko sistemak eta prozesuak garatzea.
  • Merkatu-zoko berriak bilatzea, bazkideen eta bezeroen beharrak asetzeko.