es eu

EUSKADIKO TERREÑA ARRAZAKO XII. LEHIAKETA

Euskadiko Terreña Arrazako XII. Lehiaketa

Lehiaketa-Enkantearen data: 2018ko abenduak 15

Lekua: Orozko

Antolatzaileak: Orozkoko Udala, ETEFE

Sustatzaileak: BITEL, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia.

Iragarki kartela

Katalogoa Sariekin

Deskribapena: 2018ko Abenduaren 15ean, Orozkoko udalerrian Euskadiko Terreña arrazako XII. Lehiaketa ospatu zen. Edizio honetan, 74 animaliak parte hartuko dute, 13 abeltzaini dagozkionak. Horietako 4 Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 6 Bizkaikoak.

Larunbatean, abenduak 15, arren eta emeen atal desberdinen lehiaketa, halaber, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratu ziren.

Urte honetan berritasun bezala, Gangureneko Sustapen Zentroan testatutako Terreña arrazako Zekorren I.Enkantea ospatuko da. Ustiapen desberdinetako 9 animalia dira.

Enkanteratutako Animalien Zerrenda

Enkanteko Animalien Fitxak

Era berean, beste ekitaldi batzuetaz gozatzeko aukera egon da, etor zaitez egiaztatzera…

EGITARAUA:

Larunbata, Abenduak 15.

10:30etan  Nekazal-Abeltzaintza azokaren hasiera..
10:30etan  Terreña arrazako Lehiaketaren hasiera..
12:00etan  Terreña arrazako Hanburgesa eta Saltxitxa dastapena.
12:30etan Idiskoen Enkantea. Gangureneko Sustapen Zentrokoak.
13:00etan Sarien Banaketa.