es eu

Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren helburuak betetzeko gakoak

decenio_agricultura_familiar-esp_decadeDuela 10 urte baino gehiago, Munduko Landaguneak 2008a familia-nekazaritzaren nazioarteko urtea aitortzeko kanpainarekin hasitako prozesu baten emaitza da 2019/2028 Familia Nekazaritzaren Hamarkada, eta elkarte, erakunde eta gobernu askoren inplikazioarekin lortutako aurrerapen bat da.

Erakunde honen xedea ez da berez hamarkadaren aitorpena bilatzea, aldaketa hori emateko aukera edukitzea baizik. Martín Uriartek Munduko Landagunearen lehendakari eta Lorra Soz.Koop.-en gerenteak baieztatu bezala, “nahitaez 5 kontinenteetako familia-nekazarien bizitza hobetzen lagundu behar digun ibilbide baten hasiera da”.

Ibilbide horretan, Bilboko Familia Nekazaritzaren VI. Mundu Konferentzia egin zen. Foro honetan 66 herrialdetako 260 pertsonatik gora bildu ziren, eta oso garrantzitsua izan zen hamarkadaren ekintza-plana eraikitzen laguntzeko. Dozenaka erakunde berrik prozesua ezagutu eta harekin bat egin zuten. “Hamarkada arrakastaz jorratzeko gako nagusiak aipatu ziren: emakumeen eta gazteen jabekuntza eta aitorpena, gaikuntza eta prestakuntza. “Beste aspektu batzuk ere izan zituzten mintzagai: agroekologia, ekonomiaren eta ingurumenaren, elikadura-segurtasunaren eta -burujabetzaren eta klima-aldaketaren jasangarritasuna, tokiko ekonomien dinamizazioa, 2030eko agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak eta horiek lortzeko familia-nekazaritzaren kolaborazioa zertan datzan” azaldu du Martín Uriarek.

Munduko Landaguneak aspektu horien artean 4 nabarmentzen ditu, hamarkadak helburu horiek lor ditzan bereziki garrantzitsuak direlako:

1. Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren Plan Nazionalak ezartzea, eta hainbat eremutan, politika publikoan, marko arauemailean eta aurrekontuen esleipenean kasu, hartutako konpromiso espezifikoak agerian jartzea. Herrialde bakoitzeko gobernuek, familia-nekazaritzako batzorde nazionalek, nekazaritzako erakundeek eta beste eragile batzuk (sozietate zibileko erakundeek kasu) definitu behar dituzte plan horiek.

2. Familia-nekazaritzaren batzorde nazionalak eta hamarkadaren planak landu, ezarri eta kontrolatzeko elkarrizketa politikorako beste eremu batzuk aitortzea eta indartzea.

3. Familia-nekazarien erakundeak indartzea politika publikoen eraikuntza-prozesuan funtsezkoak izan daitezen eta kideei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzeko ere. Horren ondorioz, are garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa izango da eraikuntza politikoko prozesu guztietan parte har dezatela.

4. Hamarkadaren markoan politikak kontrolatzeko sistema martxan jartzea eta oinarri eta maila bakoitzean lortutako aurrerapenen txostenak aurkeztea. Sistema horretan gizarte zibilak parte hartu beharko du.

Lerro nagusi horietan egindako elkarlanaren ondorioz, hamarkada tresna garrantzitsu bat izango da 5 kontinenteetako familia-nekazarien bizi-kalitatea hobetzeko.