es eu

Berriak

Cartel 2019

VII POTTOKA EGUNA

VII POTTOKA EGUNA POTTOKA ARRAZA GARBIKO ZALDIAK BERE EGUNA OSPATUKO DU FAMILIEI ETA HAURREN PUBLIKOARI ESKAINITAKO AZOKAKO DU. Pottoka Eguna, Bizkaiko hazeleen elkarteak eta Goikomendi klub hipikoak antolatutako azoka erakusketa da. Datorren maiatzaren 26an Goikomendi finkan izango da, Lemoiz-ko Andraka goikaldean. Ekitaldi hau eduki kultural, didaktiko eta kiroletasunekoa da, Pottoka arraza garbiko zaldia publikoari oro har hurbiltzea da eta gure ondareko animalia bitxi hau horrela adierazten saiatzea. Pottoka Eguneko zazpigarren edikzio hau, 2019ko maiatzaren 26an ospatuko da goizeko 10etatik arratsaldeko 3rak arte. Azoka honen helburua, gaur egun zaldietako arraza hau galzorian aurkitzen dena, bere mundua eta errealitatea publikoari oro har […]

Gehiago irakurri
Cartel-Anunciador-MAÑARIA-2019

IV. EUSKADIKO AZPI GORRI TXAPELKETA

IV. Euskadiko Azpi Gorri Txapelketa Hasiera-data: 2019ko Maiatzak 19 Amaiera-data: 2019ko Maiatzak 19 Lekua: MAÑARIA Antolatzailea: EAFE Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Abereak. Iragarki Kartela Udaletxeko Kartela Animalien Liburuxka SARITUEKIN Deskribapena: Datorren Maiatzaren 19an, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren IV. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa ospatuko da. Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da. Edizio honetan 149 animalik hartuko dute parte, 17 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 3 Arabarra dira, 5 Gipuzkoarrak eta 9 Bizkaitarrak. Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. Txapelketan arrazaren ezaugarri morfologikoak balioetsiko dira. 21 ahuntz sortak parte hartuko dute, 126 […]

Gehiago irakurri

Lehen sektoreko ekintzaile berriak albiste dira

Lorran, ekintzaile berriei laguntzen diegu eta haiek egiten duten lana zabaltzearen alde apustu egin dugu, zer proposamen dituzten eta nola gauzatzen dituzten jakitera emanez. Egunotan, aurten ezartzeko asmoa duten ekintzaile horietako batzuk egiten ari diren lanari buruzko albisteak argitaratu dira komunikabideetan. Gara egunkariak, esaterako, Gaztenek 2020 programa eta 25 ekintzaile berriri eman diegun aholkularitza laburbildu ditu erreportaje batean, aipamena eginez gure teknikarietako bati, hainbat proiektu monitorizatzeaz arduratzen den Fernando Solagureni, hain zuzen. Fernandok azaldu du kooperatiban era guztietako lanak burutzen ditugula: proiektu bakoitzaren hasierako planaren bideragarritasuna egiaztatzetik hasita haren jarraipena egiteraino. Erreportajean, sektoreko ekintzaileen aniztasunari buruz hitz egiten da, eta […]

Gehiago irakurri
sector_11582_1-Foto Jose Sampedro Deia

Deiaren eta lehen sektorearen arteko bilera

Deiak pasadan hilabetean (martxoan) antolatu zuen bileran izan ginen, eta landa-eremuko hainbat aditurekin sektoreari eragiten dioten gai garrantzitsuak tratatu genituen. Egunkariaren instalazioetan egin zen adituen arteko topaketa, eta Derioko nekazaritza-eskolako zuzendaria, Verónica Arrieta, izan zen moderatzailea. Eztabaida-mahai berean egon ziren Martín Uriarte, LORRA S.Coop-en izenean, Iker Iglesias Goimarreko zuzendaria eta Iñigo Bilbao ENBAren (Euskal Nekazarien Batasuna) zerbitzu teknikoen arduraduna. Gaur egungo erronkei aurre egiteko kolaborazioak lortu eta eztabaidarako gune bihurtu zen. Erronka horietako batekin hasi zuten debatea: belaunaldi txandaketa. Kapitulu honetan, Martín Uriartek azpimarratu zuen oso garrantzitsua zela administrazioari epe motzeko plan estrategiko bat egin zezan eskatzea, hemendik 10 urtera […]

Gehiago irakurri

“Familia-nekazaritza eta etorkizuna” iritzi tribuna El Correon

El Correo egunkariaren iritzi-orrialdeak Martin Uriartek eta Laura Lorenzok, Munduko Landagunearen lehendakariordeak eta zuzendariak, hurrenez hurren, Euskadiko familia-nekazaritzari buruz idatzitako artikulu bat dakar. Bizkaian 5 kontinenteetako 300 kide bildu dituen VI. konferentzia globalean kokatzen da (azpimarratu diren hitzek ekitaldiari buruzko artikulua goratzen dute). Zutabean aipatzen dute gobernu eta erakundeek honelako ustiapenei arreta eman behar dietela, estrategikoak direlako, beste aspektu batzuen artean, ekoizpen jasangarriari zein ingurumen-kudeaketari dagokionez. Sektorea babesteko programak eta politikak bultzatu behar dira, nazioartean jada ezagunak bihurtzen ari direnak. Hona hemen iritzi-artikulua osorik: “Joko bat proposatzen dizuegu, asmakizun bat. Une honetan eraldaketa digital eta industriala 4.0 eta hiria nagusitzen […]

Gehiago irakurri

Familia Nekazaritzari buruzko VI. konferentzia globalean parte hartu dugu

Martín Uriarte jauna LORRAko gerentea Munduko Landagunearen lehendakari izendatu dute erakundearen batzar orokorrean. Pasadan astean, Familia Nekazaritzari buruzko VI. konferentzia globala egin da Derion. Modu horretan, Bizkaia familia-nekazaritzaren gune bihurtu da nazioarte-mailan. Foro honetan mundu osoko 300 espezialista bildu dira gaiari buruz eztabaidatzeko. Araban egoitza duen Munduko Landagunea izan da antolatzailea, eta, aste osoan zehar, mundu osoko nekazaritza-erakundeek, kooperatibek, gobernuek eta organismoek familia-nekazaritzaren baldintzak nola hobetu daitezkeen eztabaidatu dute. 2017an Nazio Batuen Batzar Orokorrak garapen jasangarriaren alde egiteko hartu zuen Familia Nekazaritzarako Hamarkadaren (2019-2028) barruan kokatzen da. “Hitzordu honek nazioartean eragina dauka, bost kontinenteetako adituak biltzen ditu eta espero dugu […]

Gehiago irakurri
2019_04_14---Cartel-Anunciador-AIA---euskera

ARRAZA ANITZEKO GANADUEN VI. ENKANTEA

Arraza Anitzeko Ganaduen VI. Enkantea Data: 2019ko Apirilak 14 Lekua: AIAko Testaje Zentroan Antolatzailea: EHAHE Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza. Iragarki kartela Katalogoa Deskribapena: Datorren igandean, Apirilaren 14an, 10:30etik aurrera, Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa) VI. Idiskoen Enkantea izango dela. Pirenaika, Limusina, Txarolesa eta Blonda arrazetako haragitarakoak eta ugalketarako gazteen (RJ + RP) Limusin eta Blonda arrazakoak. Helburua, nazio-erreferentziako arraza anitzeko zentroa izatea da eta idiskoak enkantean jartzeko, aipaturiko zentroan salmenta-puntu bat sortzea. Hobetze Genetikako Programan barneratuta dauden arraza desberdinetako ustiategietatik aukeratuak izanten dira, genetika eta osasun arloetan kalitate handiko hazitarako hornitzaileak horrez gain, bakarkako testaketa gainditu dutenak eta estaltze […]

Gehiago irakurri
Iragarki-Kartela-ARKAUTE-2019

ARKAUTEKO Ganadu Enkante Ofiziala

Hasiera data: 2019ko Apirilak 6 Bukaera data: 2019ko Apirilak 7 Tokia: Arkauteko Nekazaritza Eskola (Araba) Antolatzailea: EUSKAL ABEREAK Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta, Arabako Foru Aldundia ,HAZI eta Neikerren lankidetzarekin.   Iragarki Kartela Enkante Ofizialaren edizio honetan, abelgorriak, ardiak eta zaldiak aterako dira Arkauteko Nekazaritza Eskolan. Jardueren egitaraua ondorengo hau izanik:   LARUNBATA apirilak 6, saioa inauguratuko da: 10:00 h. Enkanteratuko diren animalien erakusketa. Pirenaika, Terreña, Pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldia eta Ardi Latxa  arrazetakoak. 12:00 h. HITZALDIA: “Pirenaika eta Terreña behietako ustiapenetan, errentagarritasuna nola hobetu”.  Txostengilea: VICENTE JIMENO. E.T.S.I. agronomiko, elikagai eta biosistemako nekazaritza ekoizpen saileko Unibertsitateko irakasle titularra. MADRILGO UNIBERTSITATE […]

Gehiago irakurri

LORRAk aurten instalatzeko asmoa duten 25 ekintzaile babestuko ditu

• Dibertsifikazioak aurrera jarraitzen du ahabien laborantza edo oilaskoen gizentzea bezalako merkatu-hobi berriekin. • Nekazaritza ekologikoko ekoizpen-ereduen hazteko joera eten da. • Profil berriak mantentzen dira; aurre-tradiziorik ez duten 40 urtetik gorakoak, krisiak jotako urteen ondorioa. • Aurreko urteekin alderatuta emakumeek zuzendutako proiektu gehiago daude, baina ez dago parekotasunik. Bizkaiko lehen sektorean ekintzailetza areagotzen ari da. Aurten, Gaztenek programaren markoan 25 negozio-proiektu abiarazi nahi dira eta LORRA, nekazaritza eta abeltzaintza zerbitzuetako entitatea, arduratuko da 25 ekintzaile horiei laguntza emateaz Bizkaiko landa-eremuan instalatzeko xedea bete dezaten, eskuragai dauden laguntza-lanak eskuratu eta sektorean bizimodua ateratzeko. LORRAk ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua aurrera eramaten du HAZI […]

Gehiago irakurri

AGROSMARTcoop europar proiektuan parte hartu dugu

LORRAk eta Garaiak AGROSMARTcoop europar proiektuan parte hartu dute, xede duenak Europako hego-mendebaldean gune bat sortzea nekazaritzako elikagaien kooperatiben hazkuntza ekonomiko adimenduna, lehiakortasuna eta integrazioa bultzatzeko. Proiektuak Espainia, Frantzia eta Portugaleko 6 eskualde (Galizia, Gaztela-Mantxa, Euskadi, Extremadura, Akitania Berria Frantzian eta Portugaleko iparraldea) eta jarduerako bost sektore (esnea, haragia, baratzeko frutazaintza, olioa eta mahastizaintza eta ardogintza) bildu ditu. Proiektuan parte hartzea oso positiboa izan da guretzat, kooperazioaren bitartez itunak, proiektuak eta laguntzeko baliabideak planteatu direlako, guztion mesederako. Proiektuak bi xede ditu: batetik, hazkuntza eta balio erantsia optimizatzeko ekoberrikuntza sustatzea, eta, bestetik, kooperatiben nekazaritzako elikagaien merkaturatze adimenduna babestea eta haien kalitatea […]

Gehiago irakurri