es eu

Berriak

Euskadiko Lehen Sektorearen % 50ak IKT hornikuntzak ditu

Eustatek 2016an argitaratutako azken datuek erakusten digute atzerapen bat egon dela gainontzeko sektoreekin alderatuta. Eustat- Euskal Estatistika Erakundearen azken datuek berresten digute lehen sektorean atzerapen bat egon dela informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien ezarpenari dagokionez, gainontzeko sektoreekin alderatuta. Eustatek 2016ko datuez baliatuz 2017ko maiatzean argitaratu zuen lehen sektorearen informazioaren gizarteari buruzko galdetegiak erakusten digu EAEko lehen sektorearen % 50 inguruk IKT hornikuntzak dituela. Portzentaje hori euskal ekonomiaren gainontzeko sektoreetatik oso aldenduta dago, telefono mugikorrarena salbu, % 85,2ko ezarpena baitu. Ordenagailuen (% 53,1), posta elektronikoaren (% 40,0) edo interneten ( % 51,1) eskuragarritasuna ez da jardueraren beste sektore batzuetan bezainbeste zabaldu. […]

Gehiago irakurri
2017-06-22 Lorra

LORRA Soz. Koop-ek Bizkaiko ustiapenentzako nekazaritza- eta abeltzaintza-zerbitzuak hedatu ditu

Osoko laguntza ematen die haien jardueran: kudeaketatik, azpiegituretatik eta ekoizpenetik hasita, teknologia berrietaraino. Lorra Soz.Koop, Bizkaiko lehen sektoreko elkarteak biltzen ditu, eta haren nekazaritza- eta abeltzaintza-zerbitzuen katalogoa hedatu du, lanbide-jardueran osoko laguntza emateko helburuz. Erakundeak Bizkaiko 4.000 ekoizle baino gehiago biltzen ditu, eta nekazaritza-elikagaien sektoreari zerbitzu teknikoak eta ekonomikoak ematen dizkio. Haren 30 urteko jarduera-ibilbidean zehar, eboluzionatzen joan da, ustiapenen behar berriei erantzuteko. Ildo horretatik, Lorrak teknologia berriak ezartzearekin lotutako zerbitzu-arloa txertatu du, sektoreko nagusietako bat dena. “Gure asmoa da sektoreko profesionalak IKTen arloan murgiltzea, eta izapide guztiak online egitea, erreferentziazko zentro digital gisa”, adierazi du Martin Uriartek, Lorrako Gerenteak.

Gehiago irakurri
Cartel-Anunciador-CONCURSO-EXPLOTACIONES---web

III USTIAPEN LEHIAKETA

III Ustiapen Lehiaketaes Bazkide estimatua: Honen bidez, jakinarazten dizugu 2017an LORRA eta LABORAL KUTXAk gure nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen profesionaltasuna eta LORRA eta  LABORAL KUTXAren zerbitzuekiko leialtasuna saritzea erabaki dugula. Horrenbestez, sari-aitorpen hau sortu dugu, eta espero dugu zure gustukoa izango dela.

Gehiago irakurri
2017-Cartel-Anunciador-MUNGIA-BETIZU-web

BIZKAIKO BETIZU ARRAZAKO ABEREEN XXI. LEHIAKETA

Bizkaiko Betizu Arrazako Abereen XXI. Lehiaketa Hasiera-data: 2017ko ekainaren 25ean Amaiera-data: 2017ko ekainaren 25ean Lekua: Mungia –Torrebillela Parkean (Bizkaia) Antolatzailea: BIBEL Sustatzaileak: Mungiako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BIBEL. Iragarki Kartela Animalien Liburuxka Deskribapena: Edizio honetan, 4 abeltzain bizkaitarrei dagozkien 40 animaliak parte hartuko dute. Atalak 2 zatitan banatuta daude, 1 arrena eta 5 emeenak. Epailea, Betizu arrazako abeltzain bizkaitarra den Andoni Rekagorri jauna izango da. Azokaren barnean, nekazal erakusketaz gain, galzorian dauden beste animalia autoktonoak ere egongo dira.

Gehiago irakurri
Cartel Anunciador 2017

KARRANTZAKO ARDI MUTUR BELTZAREN IV. MONOGRAFIKOA

KARRANTZAKO ARDI MUTUR BELTZAREN IV. MONOGRAFIKOA Hasiera-data: 2017ko ekainaren 17an Amaiera-data: 2017ko ekainaren 17an Lekua: Karrantza (Bizkaia) Antolatzailea: AVASCANE, Mutur Beltz Elkartea. Sustatzaileak: Karrantzako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak, Bizkaia Esnea, Enkartur. Iragarki Kartela Egitaraua Deskribapena: Datorren Ekainaren 17an, Karrantzako udalerrian Karrantzako ardi mutur Beltzaren IV. Monografikoa ospatuko da. 11:00 etan azokari hasiera emango zaio. Ea eguraldiak laguntzen digun eta monografikoa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean galzorian dauden beste animali autoktono batzuen presentziaz gain, artisau, elikadura, eta abar…izango da. Informazioa: 2016ko azokaren bideoa, Bideoa ikusi ahal izateko, klikatu irudian.

Gehiago irakurri
2017-06-08-Aqui-la-tierra--barrenetxe-caracoles

Gure nekazari profesionalak “Aquí la tierra” programan.

TVEko “Aquí la tierra” programa” Egun hauetan, TVEko “Aquí la tierra” programako lantaldeak Lorra S.Coop.-ek gonbidatuta elkarteko bi ustiapenetan egindako erreportajeak ikusi ahal izan ditugu. Batak zein besteak Barrenetxe S.Coop.-eko profesionalek eta Gorbea Karakolak-eko Ioana Larak burutzen duten lan ona eta merkaturatzen dituzten espezialitateak erakutsi dizkigute. Zalantzarik gabe, leku guztietara iritsiko dira, programak audientzia handia duelako eta bi milioi pertsona inguruk ikusten duelako. Erreportajeak ikus ditzakezue irudi honetan klik eginez:  

Gehiago irakurri

Merkatuan dira Euskal Sagardoa jatorri deitura duten lehenengo botilak

– Jatorri deitura berriaren bi ezaugarri nagusiak % 100 bertako sagarra eta kalitate-bermea dira. – “Egitasmoaren helburua sektorea elkartu, sagardoaren kultura sustatu eta sagargile eta sagardogileei bultzada eman eta kontsumitzaileari tokiko eta goi-mailako produktua ziurtatzea da” – adierazi du Tapia Sailburuak. Euskal Sagardoa jatorri deitura berriaren merkaturatzea aurkezteko ekitaldia egin da gaur, ekainak 5, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Jatorri deitura berria duten sagardo botilak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira saltoki eta salmenta-puntuetan. Merkaturatzea aurkezteko ekitaldian, Euskal Sagardoa jatorri deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batera, honakoek parte hartu dute: Arantxa Tapia Otaegi (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua), Xabier […]

Gehiago irakurri

Gurean izan da TVEren “Aquí la Tierra” programa

TVE “Aquí la Tierra” Bizkaian lehen sektoreko profesionalek egiten duten lana erakusteko asmoz, Lorran aurrea hartu eta aktiboki parte hartu nahi dugu haien esperientziak zabaltzen eta komunikabideetan —programak, atalak, etab.— ikusarazten, balio handiko istorioak dituztelako. Lan horrek bere fruituak eman ditu, duela gutxi gurean izan baikenuen TVEko “Aquí la Tierra” programako lantaldea, bi ustiapen hauen egunerokoa jasotzeko: Barrenetxe S.COOP. eta Ekobaserri – Gorbea Karakolak.

Gehiago irakurri
2017-05-11 = Onda VAsca

Gaurkotasunari buruzko elkarrizketa Onda Vascan

Kooperatibismoaren astea dela eta, Martín Uriarte Lorraren gerentek lehen sektorearen bilakaerari eta gaurkotasunari buruz hitz egin du Onda Vascan. Beste batzuen artean, baserritarren lana duin bihurtzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko beharra aipatu du. Halaber, sektoreari eta “gure despentsa betetzeaz gainera gure lurraldearen % 85 kudeatzen duten” profesionalei jarraipena emateko beharrezkoa den belaunaldi-txandaketaz ere hitz egin du. Teknologia berriak sartzeko beharra dagoela eta Lorrak profesionalei IKT tresnak ezartzen laguntzeko lan egiten duela azpimarratu du. Emakumea nekazaritza- eta abeltzaintza-elkarteen erabakitze-organoetan sartzea erronka garrantzitsua dela ere aipatu du, oso gutxi direlako Bizkaiko ustiategietan titular gisara dauden emakumeen ehunekoarekin alderatuta ( % 30).

Gehiago irakurri