es eu

Berriak

PremiosLorra3

LABORAL KUTXA – LORRA V. Sarien banaketa

Laboral Kutxa – Lorra V. Sariak banatu ziren atzo, Bilboko Carlton hotelean, Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektorearen urteko jaia eta sektorea osatzen duten profesional guztiei omenaldia egiteko ekitaldia denaren barruan. Sari horiek Lorraren eta horren bazkide laguntzaile Laboral Kutxaren mugimendu asoziatiboarekin loturiko Bizkaiko nekazaritza-ustiategien bikaintasuna aintzat hartu ohi dute. Ekitaldi horretan, Bizkaiko sektoreko erakundeak, profesionalak eta agintariak elkartu dira. Besteak beste, agintari hauek bertaratu dira: Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusi Maite Peñakoba eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abelzaintzako zuzendari Jorge Garbisu. Halaber, Jon Lekerika eta Martín Uriarte ere izan dira, Lorrako presidentea eta kudeatzailea, hurrenez […]

Gehiago irakurri
Cartel-Anunciador-OROZKO-2019

EUSKADIKO TERREÑA ARRAZAKO XIII. LEHIAKETA

Euskadiko Terreña Arrazako XIII. Lehiaketa Lehiaketa-Enkantearen data: 2019ko abenduak 14 Lekua: Orozko Antolatzaileak: Orozkoko Udala, ETEFE Sustatzaileak: BITEL, Euskal Abereak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia. Iragarki kartela Katalogoa SARITUEKIN Deskribapena: 2019ko Abenduaren 14an, Orozkoko udalerrian Euskadiko Terreña arrazako XIII. Lehiaketa ospatu zen. Edizio honetan, 75 animaliak parte hartuko dute, 17 abeltzaini dagozkionak. Horietako 3 Gipuzkoakoak dira, 6 Arabakoak eta 8 Bizkaikoak. Larunbatean, abenduak 14, arren eta emeen atal desberdinen lehiaketa, halaber, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratu ziren. Halaber, Gangureneko Sustapen Zentroan testatutako Terreña arrazako Zekorren III. Enkantea ospatuko da. Ustiapen desberdinetako 6 animalia dira. Enkanteratutako Animalien Zerrenda Enkanteko […]

Gehiago irakurri

Lursail-en bidez, efizientzia energetikoari eta energia berriztagarrien ustiapenari buruzko proiektu batean parte hartzen ari gara

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) da proiektu horren buru, Lorra-rekin elkarlanean. Lorra S. Coop. kooperatiban bildutakook, gure sektorearentzat eta ingurumenarentzat garrantzi handia duen efizientzia energetikoari buruzko proiektu batean parte hartzen ari gara. Euskadi mailan esku hartzen ari gara, hain zuzen, Lursail erakundearen bidez. Izan ere, baltzu horren partaide gara, eta horrek erakunde hauek biltzen ditu: HAZI fundazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreko bost kudeaketa-zentroak, hots, Abelur, Lurgintza, Aga eta Abere, eta, esan bezala, geu. Proiektuaren eskutik, nekazaritzako eta abeltzaintzako euskal sektorearen egoera ikuspegi energetikotik ezagutu nahi da, arlo horretan behar diren neurriak hartu eta ingurumena hobetzen laguntzeko. EEErekin batera kudeatzen […]

Gehiago irakurri
Cartel-Anunciador-BIFE-GORDEXOLA-2019

BIZKAIKO FRISOI ARRAZAREN XVIII. TXAPELKETA

Bizkaiko Frisoi arrazaren XVIII. Txapelketa Lehiaketaren Data: 2019ko abenduak 1 Lekua: Gordexola Antolatzailea: BIFE Sustatzaileak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia. Iragarki kartela Katalogoa SARITUEKIN Deskribapena: Datorren abenduaren 1ean, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XVIII. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin. Frisoi arrazako 6 ustiategik euren partaidetza baieztatu dute 64 animaliarekin. Lehiaketa honetan epailearen azalpenekin goza izatea espero dugu, oraingo honetan Joaquin Sabriá jauna izango dugu, CONAFEko epaile internazionala baita CONAFEko epaile batzordearen kidea. Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren […]

Gehiago irakurri
Cartel-Anuncidor-GORDEXOLA-ENAFE-2019

Euskadiko Enkarterriko Astoa Arrazako II. Lehiaketa Morfologikoa

Euskadiko Enkarterriko Astoa Arrazako II. Lehiaketa Morfologikoa Hasiera-data: 2019ko abenduak 1 Amaiera-data: 2019ko abenduak 1 Lekua: GORDEXOLA Antolatzailea: ENAFE Sustatzaileak: Gordexolako Udala, ENAFE, Euskal Abereak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia. Iragarki kartela Animalia SARITUEN katalogoa Triptikoa Deskribapena: Abenduaren 1ean, Gordexolako udalerrian Euskadiko Enkarterriko Astoa Arrazako II. Lehiaketa Morfologikoa egingo da. Egun honetan, Euskadiko Enkarterrietako Astoa arrazako ale onenak ikusteko aukera izango dugu. Aipatutako ekitaldian, 21 abeltzainek parte hartuko dute 3 lurraldeen artean banatuta; Arabatik 6 abeltzain, Bizkaiatik 7 abeltzain eta Gipuzkoatik 8 abeltzain. Parte hartuko duten ale-kopurua 60 animalia dira, 5 ataletan banatuta daude, 3 atal emeenak eta 2 arrenak. EGITARAUA: […]

Gehiago irakurri
ZamudiokoAzoka2019_3

EUSKADIKO LIMUSIN ABELGORRIEN XXVII. TXAPELKETA eta ENKANTEA

Euskadiko Limusin Abelgorrien XXVII. Txapelketa eta Enkantea Hasiera-data: 2019ko Azaroak 2 Amaiera-data: 2019ko Azaroak 3 Lekua: Zamudio Antolatzailea: BLAE eta ELIFE Sustatzaileak: Zamudioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, BBK. Iragarki kartela Katalogoa SARIEKIN Deskribapena: Azaroaren 2an eta 3an, Euskadiko Limusin Abelgorrien XXVII. Txapelketa eta Enkantea ospatuko da. Edizio honetan, 103 animaliak parte hartuko du, 21 abeltzaini dagozkionak. Horietako 4 Arabakoak dira, 11 Bizkaikoak eta 6 Gipuzkoakoak. Txapelketaren helburua da gure tokiko arraza sustatzea eta ezagutzera ematea, eta arrazaren hobekuntza genetikoan egindako aurrerapenak publikoari erakustea. Txapelketa 15 sailez osatuta dago; 4 arretakoa eta 11 emeetakoa. Sariak honako hauek dira: 1º, 2º eta […]

Gehiago irakurri
Telebilbao

Lehen Sektorearen hitza, Bizkaiko 15 hedabide baino gehiagotan

Lorra S.Coop-ek antolatutako jardunaldiak oihartzun handia izan du LORRAk, Bilbon, Euskal Kazetarien Elkartea – Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta Laboral Kutxarekin elkarlanean, antolatu duen jardunaldiak oihartzun handia izan du gizartean. Topagune horretara bertaratutako hedabideei eta horren berri eman zutenei esker izan da posible arrakasta. Izan ere, 15 hedabidek baino gehiagok argitaratu edo jakinarazi dute edukiren bat jardunaldiari buruz. Halaber, Interneten informazio orokorra eman ohi duten 40tik gora atarietan ere agertu da. Lehen Sektorearen egoeraren eta eskarien berria jaso dute guztiek, Bizkaiko nekazaritza eta horren benetako dimentsioa Lurralde guztiari jakinarazteko beharra ezagutarazteko. Euskadi Irratiko Lur Bizia irratsaioan Lorrako kudeatzaile Martin Uriarteri egin zaion […]

Gehiago irakurri
_MG_2559

Gure lurraldearen % 85 kudeatzen duten profesional gisa aldarrikatzen da Bizkaiko lehen sektorea

Lorra S.Coop. kooperatibak, Euskal Kazetarien Elkartea – Kazetarien Euskal Elkargoarekin elkarlanean, antolatu duen topaguneak gure baserrien alderdirik ezezagunena aurkeztu du. • Lehen sektorearen BPGd % 0,8 da EAEn (herena, Bizkaian), baina nekazaritzako elikagaien industriarena, % 10, guztira. • Azken 30 urteotan, bertoko ustiategiak Europako ustiategi aurreratuenen parean jarri dira. • Gure ingurune naturalarekin loturiko jarduera ekonomikoa izan nahi dugu, jarduera errespetatua eta ingurunea eta biodibertsitatea errespetatzen dituena, alegia. • Gazteei Bizkaiko Nekazaritzan enplegu duinak sor daitezkeela buruan sartzeko premia dago, belaunaldien arteko txandaketa susta dezagun. Bestela, galzoriko gizataldea izango gara. Bizkaiko lehen sektoreko lanbide-elkarteak elkartzen eta 4.000tik gora ustiategi barne […]

Gehiago irakurri
lorra evento

JARDUNALDIA ‘Lehen sektorea Bizkaian. Tradizioa edo lanbidea?’

JARDUNALDIA   ‘Lehen sektorea Bizkaian. Tradizioa edo lanbidea?’ Gure baserrien alderdirik ezezagunena   Euskal Kazetarien Elkartea – Kazetarien Euskal Elkargoa Lorra – Bizkaiko Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteak   Data: Irailak 26, osteguna Ordua: 11:00etan Lekua: Laboral Kutxaren prentsa-aretoa (Kale Nagusiko 2. zk, 2. Solairua. Plaza Biribila, Ledesma kaletik sartuta), Bilbo.   Datorren irailaren 26an, osteguna, Lorra, Bizkaiko Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteen Kooperatibak, Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta Laboral Kutxaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu du ‘Lehen sektorea Bizkaian. Tradizioa edo lanbidea?’ izenburupean. Ekitaldia 11:00etatik aurrera izango da Laboral Kutxaren prentsa-aretoan, Bilbon. Nekazaritzako eta abeltzaintzako azokez eta bertako talo eta […]

Gehiago irakurri
LORRAMARKET 1

LORRAMARKET PROIEKTUA ABIAN JARRI DA

HERMENEUS WORLD ekimenak garatu du Plataforma Digitala, eta hedatuta dago jada. 1.500 nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapeni emango die zerbitzu, LORRA Scoop.-ek biltzen dituen 34 elkarteen eta 8 kooperatiben barnean. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sabadell Bankuak bat egin dute egitasmoarekin. Ekosistema osoa digitalizatzeko irtenbide teknologikoak, online salmentarako tresnak, banaketa optimizatua eta online ondaintzeko sistemak barne hartzen ditu. LORRAMARKET proiektua aitzindaria da Europan, eta lehenbiziko urratsak eman ditu jada. Plataforma digitalak jarduera-sektore desberdinetako profesionalak biltzen ditu, eta partikular eta profesionalentzako online komunitatea sortzen du, harreman zuzenekoa eta bitartekaririk gabekoa. Proiektuak helburu du profesionalei ahalik tresna teknologikorik onenak eskaintzea, modernizatu eta biziberritu daitezen, eta […]

Gehiago irakurri