es eu

Berriak

Lehen sektoreko DEIA topaketan parte hartu dugu

Apirilaren 12an, lehen sektoreko adituen mahaian izan ginen. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen topaketa hau Derioko Nekazaritza Eskolan egin zen, eta jardueraren eremu ezberdinetako ordezkariak bildu zituen. Eskola honetako zuzendaria Verónica Arrieta andrea moderatzaile-lanetan aritu zen, eta, harekin, Martín Uriarte, José Pablo Larrea eta Jesús López de Foronda egon ziren, Lorraren, Baserria KM0ren eta Laboral Kutxaren gerenteak hurrenez hurren, beren esperientzia eta ikuspegia partekatzeko. Topaketak sektorearen orainaz eta geroaz hausnartzeko balio izan zien, eta zer erronkei egin behar diegun aurre eta zer aukera berri dauden aztertzeko ere bai. Hainbat gai jorratu zituzten, besteak beste: belaunaldi-txandaketa, ekintzailetza, proiektu berrietarako finantzaketa, lurren […]

Gehiago irakurri
Iragarki-Kartela-ARKAUTE-2018

ARKAUTEKO Ganadu Enkante Ofiziala

Hasiera data: 2018ko Apirilak 21 Bukaera data: 2018ko Apirilak 22 Tokia: ARKAUTEKO nekazaritza eskola (Araba) Antolatzailea: EHAHE Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta, Arabako Foru Aldundia ,HAZI eta Neikerren lankidetzarekin.   Iragarki Kartela Enkante Ofizialaren edizio honetan, abelgorriak, ardiak eta zaldiak aterako dira Arkauteko Nekazaritza Eskolan. Jardueren egitaraua ondorengo hau izanik:   LARUNBATA apirilak 21, saioa inauguratuko da: 10:00 h. Enkanteratuko diren animalien erakusketa. Pirenaika, Terreña, Ardi Latxa eta Euskal Herriko mendiko zaldien arrazetakoak. 12:30 h. HITZALDIA: “Agroekosistemen iraunkortasunaren hobekuntzarako artzaintzaren kudeaketa”. LIFE REGEN FARMING. Txostengilea: ROBERTO RUIZ.  Abere-Ekoizpen Saileko Nagusia eta Ikertzailea. NEIKER. 13:30 h. Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XVIII. Lehiaketaren Sari […]

Gehiago irakurri

EFAC -Nekazaritza Kontsultoreen Europako Federazioaren biltzarra egin da Bilbon

• Europako nekazaritza-ustiategien behar guztiei erantzutea da xedea. • Euskadik iraunkortasunari eta bioenergiari buruzko lantalde bat zuzentzen du. Nekazaritza Kontsultoreen Europako Federazioaren biltzarra egin da Bilbon– EFAC. Bertan, Europar Batasuneko herrialde kide ezberdinetako nekazaritzako aholkularitza-enpresak bildu dira, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eremuan ustiategiek dituzten behar arruntei erantzuteko. EFACek herrialde hauetako ordezkariak biltzen ditu: Alemania, Frantzia, Holanda, Belgika, Danimarka, Austria eta Espainia. Estatu-mailan Lursailek bakarrik parte hartzen du, eta haren kide dira Hazi Fundazioa eta Euskadin nekazaritzako aholkularitza-zerbitzuak ematen dituzten bost erakunde homologatuak: Lorra, Lurgintza, Abere, Abelur eta Aga. EFACen lehendakariordea den aldetik, Lursail izan da ekitaldiaren antolatzailea, eta haren Bizkaiko bazkidea, […]

Gehiago irakurri

BIZKAIKO NEKAZARITZAKO PROFESIONALEI AGERIKOTASUN HANDIAGOA EMATEA

LORRAren xede estrategikoetako bat Bizkaiko nekazaritzaren sektoreari eta haren profesionalei agerikotasun handiagoa ematea da. Ildo horretatik, duela zenbait urte sektorean egiten ari diren ahalegin guztien emaitzak ikusten hasi gara orain. Komunikabideek gure nekazari eta abeltzain ekoizleak beren lanbide-lanean ezagutzeko interes handiagoa daukate, eta, horregatik, gero eta programa gehiago eskaintzen dizkiete. Horrek sektorean “kozinatzen” ari den guztiaren irudi argiagoa igortzea eta haren balio espezifikoa azpimarratzea ahalbidetzen du. Agerian jartzen du ere kolaboratzeko eta hedapen-jarduera hauek burutzeko prest dauden profesionalak edukitzea zeinen garrantzitsua den, norbanakoarentzat zein taldearentzat ekintza horiek oso probetxugarriak direlako. Laboral Kutxa-Lorra Sarien 2017ko irabazleak izan diren ustiategietako profesionalei hainbat […]

Gehiago irakurri

PLAN ESTRATEGIKO BERRIA ZEHAZTUZ

Aurreko Kontseilu Errektorearen legealdiak aurrera eraman zuen 2013-2017 Estrategia Plana pasadan ekitaldian amaitu genuen, eta ekainean berritu zen. Plana guztiz estalita geratu da, ekintza-planak ia osorik bete direlako eta hasiera batean zehaztu genituen helburuetatik ia % 90 bete ditugulako. Lorraren Kontseilu Errektoreak, legealdi berriarekin, datozen lau urteetako estrategia eta aurrera eramango diren jarduerak zehazteko hausnarketa-prozesu berri bati ekitea erabaki du. Prozesu horretan berriro definitu dituzte Lorraren misioa, bisioa eta balioak: “Gure misioa Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresarien ordezkari izatea eta haien elkarte-mugimendua egituratzea da, eta, halaber, gure bazkideek eta bezeroek zer behar administratibo, tekniko eta ekonomiko dituzten aurreikustea eta haiei […]

Gehiago irakurri

EFACen hurrengo bilera Bilbon egingo da

EFAC Nekazaritza Kontsultoreen Europako Federazioaren bazkide diren nekazaritzako eta abeltzaintzako aholkulari europarrek Bilbon egingo dute hurrengo bilera, martxoan. EFAC organizazioen foro bat da, eta xede bikoitza du: batetik, Europan behar eta arazo arruntak dituzten nekazariei eta abeltzainei zerbitzuak eskaintzea, eta, bestetik, haren jardunbideei lotutako diziplinetan esperientziak, teknologiak eta ezagutzak trukatzea. Euskadin egingo du hurrengo lan-jardunaldia, eta gai-zerrendan jasota daude zerga-taldearen, bioenergia-taldearen eta Kontseilu Errektorearen bilerak. Efac-en azkeneko bilera Belgikako Lovaina hirian egin zen, eta Danimarka, Alemania, Holanda, Belgika, Frantzia eta Euskadiko ordezkariak izan ziren bertan, martxan dituzten jardunbide ezberdinen egoera berrikusi eta ezarritako planean aurrera egiteko. Errektore Kontseiluaren bileran zerga-taldeak […]

Gehiago irakurri

NEKAZARITZA-SEKTOREAN EKINTZAILETZARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA

Lorraren ekintzailetzari laguntzeko sektorea nekazaritza-sektorera zedarritu da, jende gaztea Euskadiko nekazaritza-ustiapenean sar dadin bultzatzea, eta, modu horretara, sektorea gaztetzea xede duen Gaztenek programaren markoan. Programa hori administrazioek eta sektoreko agenteek ontzat eman zuten 2004an. Programa, Euskadiko 2016-2020 Planaren Landa Garapen Iraunkorreko Plan berriari eguneratuta, Hazi fundazioak koordinatzen du, lehen instalaziorako eta/edo inbertsiorako laguntza-programen bitartez finantzazioa ematen duen lurraldeko foru-aldundiaren laguntzarekin. Lorra izan zen Hazi Fundazioak 2016an aurkeztu zuen eskaintza publikoaren esleipenduna, Bizkaian nekazaritzaren sektorean ekintzaileei laguntzeko zerbitzuak emateko 4 urteko epean. Lorraren ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu honetan jarduera hauek burutzen dira: •  Ekintzaile arduradunei beren negozio-eredua definitzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren […]

Gehiago irakurri

2017ko BASERRITARRIK PROFESIONALENAK

Beste urtebetez, LORRAk eta LABORAL KUTXAk antolatutako Nekazaritza Ustiapenen Hirugarren Lehiaketak entrega de premios nekazaritzako profesionalek Bizkaian egiten duten lan bikaina eta tokiko ekonomiaren eragile garrantzitsuak diren enpresa ugariak agerian jarri ditu. Lehiaketaren izaera teknikoa dela eta, hautagaiei azterketa eta balorazio xehatuak egiten zaizkie, eta, beraz, ustiapen sarituen eta finalista guztien maila teknikoa eta ekonomikoa aipatzekoak dira, baita baliabideen kudeaketa iraunkorra lortzeko erabiltzen dituzten ekoizpen-metodoak ere. Ildo horretatik, pasadan urteko baserritarrik profesionalenak direla esan dezakegu. Enpresa horiek familien eta marken, lan onaren eta ahalegin handiaren istorioak gordetzen dituzten beren baitan; hona hemen laburbilduta:

Gehiago irakurri

2017ko BASERRITARRIK PROFESIONALENAK

Beste urtebetez, LORRAk eta LABORAL KUTXAk antolatutako Nekazaritza Ustiapenen Hirugarren Lehiaketako sarien banaketan nekazaritzako profesionalek Bizkaian egiten duten lan bikaina eta tokiko ekonomiaren eragile garrantzitsuak diren enpresa ugariak agerian jarri ditu. Lehiaketaren izaera teknikoa dela eta, hautagaiei azterketa eta balorazio xehatuak egiten zaizkie, eta, beraz, ustiapen sarituen eta finalista guztien maila teknikoa eta ekonomikoa aipatzekoak dira, baita baliabideen kudeaketa iraunkorra lortzeko erabiltzen dituzten ekoizpen-metodoak ere. Ildo horretatik, pasadan urteko baserritarrik profesionalenak direla esan dezakegu. Enpresa horiek familien eta marken, lan onaren eta ahalegin handiaren istorioak gordetzen dituzten beren baitan; hona hemen laburbilduta:   NEKAZARITZA ATALA BIKANDI TXAKOLINA – Nekazaritza ataleko […]

Gehiago irakurri

Bizkaiko Sagardoaren TXOTXA 2018

Hasi da txotx denboraldia Bizkaian eta Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko abeslaria izan dugu luxuzko enbaxadore. Renteriaren gain erori da gaur lurraldean txotx denboraldia ofizialki zabaltzearen ardura. Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da gaur goizean. 400 urte baino gehiago dituen baserria Montorra auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago. Erakundeetako askotariko ordezkariak batu dira gaur Uxarten. Ekitaldian parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua den, Elena Unzueta; Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Oroz; Zornotza alkatea, Andoni Agirrebeitia eta Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea den, Aitor Intxaurraga, besteak beste. Giro ezin hobea egon da gaurko […]

Gehiago irakurri