es eu

IV. EUSKADIKO AZPI GORRI TXAPELKETA

IV. Euskadiko Azpi Gorri Txapelketa

Hasiera-data: 2019ko Maiatzak 19

Amaiera-data: 2019ko Maiatzak 19

Lekua: MAÑARIA

Antolatzailea: EAFE

Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Abereak.

Iragarki Kartela

Udaletxeko Kartela

Animalien Liburuxka SARITUEKIN

Deskribapena: Datorren Maiatzaren 19an, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren IV. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.

Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da.

Edizio honetan 149 animalik hartuko dute parte, 17 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 3 Arabarra dira, 5 Gipuzkoarrak eta 9 Bizkaitarrak.

Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. Txapelketan arrazaren ezaugarri morfologikoak balioetsiko dira. 21 ahuntz sortak parte hartuko dute, 126 buru guztira. Sorta bakoitza 6 ahuntzez osatua dago. 15 abeltzaini dagozkien 23 akerrek ere hartuko dute parte. Aurton, akerrenan saila, 3 ataletan zatitu dira:

  • 1 eta 3 urte arteko Aker gazteak.
  • 3 eta 4 urte arteko Akerrak.
  • 4 urtetik gorako Akerrak.

13:00tan egingo den sari banaketa 3 ataletan banatuko da, atal bakoitzeko 3 sarirekin : ahuntzak, akerrak eta sortak.

Honez gain, 12:00tatik aurrera, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa zein erakusketaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, artisau, elikadura eta Landare Azoka, eta abar…

PREMIADOS2

CORRALES2

CORRALES2

CHIVOS