es eu

LABORAL KUTXA – LORRA V. Sarien banaketa

PremiosLorra3bLaboral Kutxa – Lorra V. Sariak banatu ziren atzo, Bilboko Carlton hotelean, Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektorearen urteko jaia eta sektorea osatzen duten profesional guztiei omenaldia egiteko ekitaldia denaren barruan. Sari horiek Lorraren eta horren bazkide laguntzaile Laboral Kutxaren mugimendu asoziatiboarekin loturiko Bizkaiko nekazaritza-ustiategien bikaintasuna aintzat hartu ohi dute.

IMG_3493 web

Ekitaldi horretan, Bizkaiko sektoreko erakundeak, profesionalak eta agintariak elkartu dira. Besteak beste, agintari hauek bertaratu dira: Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusi Maite Peñakoba eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abelzaintzako zuzendari Jorge Garbisu. Halaber, Jon Lekerika eta Martín Uriarte ere izan dira, Lorrako presidentea eta kudeatzailea, hurrenez hurren, eta erakunde horren taldeko ordezkari ugari. Laboral Kutxako Enpresen Sareko zuzendari Iñaki Peña ere izan da.

IMG_3567 webEkitaldiaren helburu nagusia izan da aurtengo 10 ustiategi finalistei omenaldia egitea; izan ere, epaimahaiak horiek bisitatu eta hurbiletik aztertu ditu, eta irizpide profesional eta tekniko guztiak nota onarekin gainditu dituzte hamarrok, kontuan hartuta jarduera orokorrean baloratzen duten irizipideak, hala nola, teknologia berriak eta ingurumen- eta iraunkortasun-parametroak. Ustiategi finalistak irudien bidez aurkeztu dira, horien ezaugarri, lorpen eta bereizgarri nagusiak azaltzeko.

Lan profesional hori berotasunez txalotu ostean, sariak banatu dira. Abeltzaintzari dagokion atalean, epaimahaikideek GRANJA MARIBEL eta SABIN ARAMBURU BARAIAZARRA hautatu dituzte finalista. Lehen saria JON KOLDO BIKANDI BILDOSOLArentzat izan da, familiaren baserria 30 urtez gidatu eta Gernikako azokan 13 aldiz abeltzaintzako ustiategi onentzat hartu izanagatik.

Nekazaritzari dagokion atalean, ASIER MADARIAGA PORTURAS eta BORJA LOPEZ PARDO– ARTZENTALES-EKO izan dira finalista. Lehen saria MEABE UGARTE anaientzat izan da, aitaren ustiategia –1.700 m2-koa– oinarri hartuta, hiru hamarkadez bilakaera izan eta laborantzarako 15.000 m2 lortu izanagatik.

Emakumeen lanbide-ibilbideari eman ohi zaion Ekinaren Ekinez sariaren banaketa ekitaldiko unerik hunkigarrienetako bat da, horren esanahiagatik eta dakarren sorpresagatik. Aurten, ITZIAR ETXEBARRIA CHOUZAri eman zaio, duela 35 urtez baino gehiagoz gurasoen negozio familiarra hazi egin duelako. Gaur, bere “paradisuak” 4 hektarea baino gehiago barne hartzen ditu: fruta-arbolak, mintegia eta sagardo-upategia. Upategian Eusko Labeldun 25.000 litro sagardo ekoizten ditu, sagardoa egiteko sagarrekin.

Ekitaldiari amaiera emateko, Landaren Alde saria BIZKAIKO TXAKOLINA JATORRIZKO DEITURAri eman zaio, sektoreari ematen dion bultzadagatik. Sariak banatzeko ekitaldian erakunde horren 25. urteurrena bete izana azpimarratu da, baita urte horietan 100.000 litro txakolin ekoiztetik, urtabe onenean 1.600.000 litro ekoiztera igaro dela. Erakundearen lanari esker, produktua gero eta preziatuagoa da munduan.

PremiosLorra3

Mintzaldietan, sari bakoitzaren atzean dagoen ahalegin profesionala adierazi da. Ustiategi sarituak bikaintasun eredu dira, maila tekniko eta ekonomiko handiengatik eta baliabideen kudeaketa iraunkorra xede duten ekoizteko metodoengatik. Horien artean, gure baserritarren esperientzia aurreratuak daude.

2015. urtetik gaur arte, 30 ustiategi saritu ditu Sariketak, kudeaketa eta ekoizpen bikainak izateagatik. Horien artean, 10ek nekazaritzako eta abeltzaintzako kategorietan ustiategi onenaren saria lortu dute. Halaber, 4 emakumeren ekarpen profesionala omendu da Ekinaren Ekinez sariaren eskutik, baita 3 erakunderen ekarpena ere, Landaren Alde sarien eskutik.