es eu

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAN egindako lanaren AITORPENA

Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek emana, 2019-2015 Lan Arriskuen Prebentziorako Estrategiaren aurkezpenean.

Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek Lan Arriskuen Prebentzioan egindako lana eta duela zenbait urte Nekapreben parte hartu izana aitortu diote Lorrari.

Nekapreben nekazaritza eta basozaintzako sektorearen lan-arriskuen prebentziorako plan integrala da. Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen baterako estrategia bat da, eta Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako sektoreari zuzenduta dago. Lan-baldintzak hobetzea eta lanbide-gaixotasunak eta -istripuak ekiditea du xede, eta, horretarako, prebentzioaren printzipioa barneratzen duten lan-sistemak aplikatzen ditu.

Xede horiek lortzeko, Nekaprebenek lau jarduera-ildo garatzen ditu: gizarte mailan, prebentziozko kulturaren garapena; pertsonen eremuan, lanbide-gaitasuna eta -kualifikazioa, prestakuntzaren bitartez; berrikuntzaren eremuan, prebentzioaren kudeaketa; eta lankidetzaren eremuan, beste lurralde eta sektore batzuekin kolaborazioa.

Nekazaritzako elikagaien eta basogintzako sektoreko 2019-2025 Lan Arriskuen Prebentzioaren Estrategiaren aurkezpena aprobetxatuz, programa horretan parte hartu zuten erakundeei aitorpena egin zitzaien, Arkauteko Granja Modelon.

Estrategia horrekin Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-kate osoan prebentziozko kultura bat ezartzea lortu nahi da, heriotza eragiten duten istripuak ekidin eta lanbide-gaixotasunak eta -istripuak % 15 murriztea lortzeko.
Reconocimiento-IMG_4287-1024x616