es eu

LIFE BEEF CARBON, KLIMA-ALDAKETAREN KONTRAKO BORROKAREN EREDU, LA 2 TELEBISTAN

La 2ko Crónicas telebista-programak saio bat eskaini dio, duela gutxi, klima-aldaketari. Saio horretan, Life Beef Carbon europar proiektuaren berri eman da, eta arazo larri haren aurkako borrokaren eredu bezala aurkeztu du. Era berean, proiektu horretan parte hartzen ari diren Muskizko gure elkartekide Fernández Terrerostar abeltzainen iritzia jaso da. Life Beef Carbon I+G+b proiektuari esker, behi-aziendaren haragia ekoiztearekin loturiko berotegi-efektuko gasen isurpena murriztu ahal izango da. Izan ere, mundu mailan 120.000 Tm CO2 aurreztea du helburu egitasmoak.

cronicas familia TerrerosAbeltzaintza klima-aldaketaren eragile bezala jasaten ari den estigma du hizpide erreportajeak. Fernández Terrerostarrak sektoreko jardunbide egokien eredu bezala agertzen dira eta, abeltzain aditu eta ekoizle gisa, proiektuak ekarri diena kontatu dute. Encarni Seguraren hitzetan, “behiak ez dira arazoa, milaka gauzek kutsatzen dute gehiago”. Horren seme Alfonso Fernándezek dioenez, jende askok ez daki nola ekoizten duten abeltzainek eta ez dira jabetzen zirkulua ixteak duen garrantziaz. Mende bete daramete ekoizle eta harakin izaten, eta sektorearen kezkaz jabetuta daude. Proiektu horretan parte hartzen dute beren limusin arrazako 170 abelburuen isurpenak murrizteko. Erreportajean, sartzen ari diren alderdi onez mintzatu dira, hala nola: abereen elikadura hobetu behar izana, efizienteago izan dadin, edo zereal-pentsuak gutxiago erabiltzea. Finka batzuetan ereiten dute eta elikagai bikaina lortzen dute, digerigarritasuna hobetzen duena, eta, hortaz, behiek eragiten duten kutsadura murrizten.

Halaber, telebista-programan klima-aldaketaren kontrako borrokarekin zerikusia duten beste aditu batzuen eta zientzialarien iritziak jaso dira, eta guztien iritziz, iritsia da jokatzeko ordua. Beste proiektu batzuen garrantzia ere nabarmendu da, hots, Life Beef Carbon ez ezik, beste proiektu batzuk ere ari dira borroka horretan, esaterako, Neiker-en Metalgen, herrialdeko abeletxeetan metano-maila neurtzen duena, gutxiago kutsatzen duen elikadura ezartzeko eta igorpenak murrizten zein arrazak lagun dezakeen zehazteko. Era berean, beste proiektu garrantzitsu batzuk aipatu dira, horiek guztiak eredugarri baitira ekoizteko ereduaren modu batzuk aldatu behar direlako pentsaera sustatzeko.

Lorran dihardugunok hainbat frontetan lan egiteko beharra ikusten dugu, lehen sektorean eta mundu mailan ingurumena hobetzea lortzearren. Izan ere, sektore guztia ari da bide hori jorratzen.