es eu

RESILIENCE FOR DAIRY (R4D), ABELTZAINTZA JASANGARRIRANZKO BIDAIA

Imagen Resilience 4 fir dairy
 

R4D (Resilience For Dairy) izenekoa, esnetarako behi-aziendaren sektorean gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapena sustatzeko Europako proiekturik berrienetako bat da.
Proiektu hori –Horizonte 2020 proiektu europarrak diruztatua– 2021eko urtarrilean abiarazi zen. Datozen 3 urteotan, Europako 15 herrialdetako 18 erakundek elkarrekin lan egingo dute Institut de l’Élevage IDELE frantsesen lidergopean.

Aurreko EuroDairy proiektuari jarraipena ematen dion proiektu haren helburua da sektoreko abeltzainen, ikertzaileen eta eragile nagusien arteko harremana sendotzea, parte-hartzaileen artean ezagutza trukatzearen bidez konponbide hobeak sortzeko asmoz. Datozen 3 urteotan, R4D proiektuak 3 jakintza-arlo jorratuko ditu, esnetarako behi-aziendaren ustiategien jasangarritasuna hobetzeko:

1) Erresilientzia ekonomikoa eta soziala.
2) Eraginkortasun teknikoa.
3) Ingurumena, abereen ongizatea eta gizartearen onarpena duten ekoizpen-sistemak.

Proiektuan parte hartzen dutenak elkarrekin ari dira lanean, esne-abeletxeetako negozio-estrategiak hobetzeko, baita abeltzainen elkarteen eta gizartearen arteko elkarrekintza positiboa suspertzeko ere. Teknikarik eraginkorrenak eta berritzaileenak bilatzen ari dira abereen ongizatea hobetzeko, biodibertsitatea handitzeko, berotegi-efektuko gasak isurtzea murrizteko eta ingurumen-aztarna txikiagotzeko erronkak lasaitzearren.

Esnetarako behi-aziendaren ustiategien erresilientzia eta sendotasuna areagotzeko, R4D proiektuak hainbat mailatan lan egingo du, hala nola, ustiategi desberdinetarako neurrirako konponbideak bilatzen hasita, prestakuntza presentziala eta telematikoa ematera arte. Parte-hartzaileak, Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Irlanda, Italia, Lituania, Luxenburgo, Ipar Irlanda, Polonia, Eslovenia eta Espainiatik eta Herbehereetatik etorritakoak, elkarlanean arituko dira hainbat eredu testatu eta konponbide batzuk garatzeko.

Proiektuaren lehen fasean, Europako sektoreko abeletxe pilotu erresilienteen eta erakundeen sarea sortuko da, eta haiek, zein bere herrialdean, AKISekin (Agricultura Knowledge and Innovation System – euskaraz, Ezagutza eta Berrikuntzaren Nekazaritza Sistemak) lotuta egongo dira.

Egile anitzeko ikuspegi horri esker, eraginkortasunez antzemango dira sektorearen behar premiazkoenak. Halaber, hobeto elkar adituko dute eta ezagutza gehiago trukatuko, jardunbide berritzaile egokienak eta eraginkorrenak aurkitu eta barreiatzeko esnetarako behi-aziendaren sektoreak aurrera egin dezan.

logos_Prensa R4D