es eu

TXORIERRIN EGINDAKO LANA AINTZAT HARTU DIGUTE

Laboral Kutxa-Deia Hemendik saria jaso genuen.

Hemendik sariaDuela gutxi, Txorierrin –bertan dago gure egoitza– egindako lana aintzat hartu digute. “Laboral Kutxa-Deia Hemendik” sarietako bat eman digute, alegia, nekazaritza oso garrantzitsua den eskualde horretako lehen sektoreari gure zerbitzuak emateagatik. Hortaz, sariaren eskutik, Txorierriko eta Bizkaiko gainerako eskualdeetako nekazaritzako elikagaien sektoreari hogeita hamar urtez baino gehiagoz zerbitzu administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak ematen ari izan den gure kooperatibaren lana aintzat hartu da. Eta, aldi berean, Txorierriko kultura baserritarrari keinu egin zaio.

LORRAko kudeatzaile Martín Uriartek hartu zuen saria , Iraunkortasun eta Ingurumen diputatu Elena Unzuetaren eskuetatik, Hotel Loiu hotelean egindako ekitaldi batean. Bertan, saridunak ez ezik, alboko udalerrietako herritar ugari ere egon ziren.

Eskualde horretako enpresa-, elkarte- eta merkataritza-bizitza dinamizatu eta sustatzen laguntzen dutenak saritzen dituzte sari horiek, hots, omenaldia egiten zaio herritarren lanari. XII. Sarien saridunetako batzuk elkarte erandioztar hauek izan dira: Ukrania Gaztea, Nishma eta Chernobil Elkartea. Baita Lezamako Elikagaien Bankua, Sondikako Inauterien Elkartea edo Arroeta Mendi Taldea, besteak beste. Zorionak!

Lorrako talde guztiarentzat oso garrantzitsua izan da eragingarri hori jasotzea, gauzak ongi egiten ditugula egiaztatu duelako eta bide berari ekiteko adore eman digu.

Eskerrik asko!