es eu

V USTIAPEN LEHIAKETA

Bazkide Estimatua:

Honen bidez, jakinarazten dizugu 2019an LORRAk eta LABORAL KUTXAk gure nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen profesionaltasuna eta LORRA eta LABORAL KUTXAren zerbitzuekiko leialtasuna saritzea erabaki dugula. Horrenbestez, sari-aitorpen hau sortu dugu, eta espero dugu zure gustukoa izango dela.

Beraz, parte hartu nahi bazenu, gutun honekin batera bidaltzen dizkizugu LORRA eta LABORAL KUTXAren bazkide diren nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen artean 2019ko onena saritzeko lehiaketa honen Oinarri Arautzaileak.

Anima zaitez. Parte hartzeko, aurrena oinarriak irakurri, eta bete ezazu izena emateko kupoia zure datuekin. Kupoia uztailaren 30a baino lehen Laboral Kutxaren bulegoetako batean edo LORRAren egoitzan utzi behar duzu, ala, nahiago baduzu, posta elektroniko (lorra@lorra.eus) edo
fax (94 455 6245) bidez bidal dezakezu.

Atal bakoitzeko irabazleek (nekazaritza eta abeltzaintza) eskudiruzko bi lehen sari (2000 €) eta plaka oroigarria jasoko dituzte, eta bi finalistek, berriz, plaka oroigarria.

Parte hartzea espero dugu eta… ZORTE ON!

Lehiaketako ARAUDIA

INSKRIPZIO-orria